domingo, 10 de enero de 2010

Elurra etorri da Euskal Herrira!


Bergara, urtarrilaren 9a

Bi egun hauetan, elurra mara- mara ikusi ahal izan dugu, gure inguruko paisaia erabat zuritu duen arte. Bizkaia eta Arabatik sartu zen frente hotzak, poliki poliki Euskal Herrri osoa hartu du.
Errepideetan arazo larriak izan dira, kotxe askok kontrola galdu eta istripuak izan baitituzte. Beste hainbat errepide itxi behar izan dituzte elurra eta itzotza kendu arte. Antzuolako herrian ere, gizon batek bizia galdu du bere atarian zegoen elurra kentzen ari zen bitartean. Dirudienez izotzarekin labandu eta kolpe handi bat hartu zuen buruan.
Elurra kentzeko makinak gau eta egun dihardute lanean, bai errepide nagusietatik baita herri barneko kaleetatik ere. Errepideak labanak ez dezaten, gatza botatzen ari dira, baina Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, gatz biltegia husten doaz, eta eguraldiak horrela jarraitzen badu, gatza kanpotik ekarri beharko da. Azken hiru egun hauetan, ostiraletik aurrera, 122 tona gatz bota dira gure inguruko herrietan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario