domingo, 10 de enero de 2010

Elurra etorri da Euskal Herrira!


Bergara, urtarrilaren 9a

Bi egun hauetan, elurra mara- mara ikusi ahal izan dugu, gure inguruko paisaia erabat zuritu duen arte. Bizkaia eta Arabatik sartu zen frente hotzak, poliki poliki Euskal Herrri osoa hartu du.
Errepideetan arazo larriak izan dira, kotxe askok kontrola galdu eta istripuak izan baitituzte. Beste hainbat errepide itxi behar izan dituzte elurra eta itzotza kendu arte. Antzuolako herrian ere, gizon batek bizia galdu du bere atarian zegoen elurra kentzen ari zen bitartean. Dirudienez izotzarekin labandu eta kolpe handi bat hartu zuen buruan.
Elurra kentzeko makinak gau eta egun dihardute lanean, bai errepide nagusietatik baita herri barneko kaleetatik ere. Errepideak labanak ez dezaten, gatza botatzen ari dira, baina Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, gatz biltegia husten doaz, eta eguraldiak horrela jarraitzen badu, gatza kanpotik ekarri beharko da. Azken hiru egun hauetan, ostiraletik aurrera, 122 tona gatz bota dira gure inguruko herrietan.

miércoles, 6 de enero de 2010

Euskararen historia (3.ataza)

Ikasturte honetako 3. ataza moduan, honako bideolan hau prestatu dugu, gure hizkuntzaren historioa azaltzeko asmoz. Leire Sasiain Bermeotarrak, Uxue Otxoa Arrasatearrak eta ni neuk, Jaione Carpintero Bergararrak eginiko lana izan da. Hemen usten dizuet, espero dut gustoko izango duela

viernes, 18 de diciembre de 2009

Twitterren BNOk nazioarteko albiste agentzia bat sortuko du

TELEBISTA: Jaio TV
ALBISTEA: Twitterreko informazio agentziaz
ALBISTEA: Eguardiko albistegi nagusia
BERRIEMAILEA: Jaione Carpintero Martin
ATALA: Komunikazioa eta internet
IRAUPENA: 42 segundu



jueves, 17 de diciembre de 2009

2.ataza: erriberriko erregeen jauregia

Buruhauste eta korapilo asko eman digun lana hemen da dagoeneko. Gure irakasle den Gorka Palaziok, 2. ataza modura, nafartasunari buruzko audio presentazio bat egitea bihaldu zigun. Guk, Uxue Otxoak eta ni neuk, Jaione Carpinterok, Erriberriko Erregeen jauregiari buruz egin dugu lan hau. Izan ere, gaztelu honek historian zehar garrantzi ikaragarria izan du bai Nafarroan baita inguruko zonalde guztietan ere. Beraz gehiago luzatu gabe, hemen usten dizuet gure lana:


miércoles, 16 de diciembre de 2009

Maialen Lujanbio txapelun


Txapelketa nagusiko lehen txapela irabazi zuen domekan Maialen Lujanbiok, Barakaldoko BEC aretoan. 1630,75 punturekin lehenengo emakume txapelduna bilakatu da 33 urteko Hernaniko bertsolari hau. Honi jarraituz, Amets Arzalluz geratu zen bigarren postuan eta ondoren, Jon Maia, Andoni Egaña (aurreko lau txapelen jabe), Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Aitor sarriegi.

domingo, 29 de noviembre de 2009

Euskarazko irratia, hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna da

IRRATIAREN IZENA: Txapa irratia
ALBISTEGIA: Kultura
ERREDAKZIOA: Jaione Carpintero
ATALA: Kultura saila
IRAUPENA: Minutu bat


Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet deituriko jardunaldia antolatu du Euskarazko Komunikazio Taldeak Artiumen, Arabako foru aldundiaren babesarekin. Jardunaldietan, Xabier Monasteriok, Bilbo Hiria Irratiko esatariak, euskarazko irratiak hizkuntza komunitateak trinkotzen lagundu beharko luketela azpimarratu du.
Jose Luis Aizpuruk, Euskal Irratiko esatariak, eta Mikel Bujandak, Euskalerria Irratiko kideak ere hartu zuten parte.
Mikel Bujandak, euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantzia nabarmendu zuen, eta ildo beretik, Ipar Euskal Herrian tokiko informazioaren gosea nabaria dela adierazi zuen Aizpuruk.
Baina eztabaida ez zen horretara mugatu. Arratsaldean, irratigintzaren mundua gertutik ezagutzen dutenek, Irratigintza Internet aroan izeneko World Kafean bildu ziren. Geroari buruzko eztabaida izan zuten eta Hala Bedi Arabako irratiko kide Iñaki Ziarsolo, bat etorri zen, ohiko irratiaren erosotasuna eta mugikortasuna sarean oraindik urrun dagoela azpimarratuz. Lurreko Telebista Digitalaren etorrerak ekarriko dituen berritasun eta aukerez ere mintzatu ziren.

sábado, 28 de noviembre de 2009

44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka


Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioa abenduaren 4tik 8ra ospatuko dugu. Egun horietan Durango osora zabalduko dira hamaika aukera: Landako gunea, Ahotsenea, Haur literatura aretoa, Aurkezpen aretoa, Elkartegia, San Agustin eta Andra Mariko elizpean ikuskizunak, jai giroa, etab.

Informazio gehiago: Durangoko azoka